Euskara zerbitzuek telefonoa hartzeko eta galderei erantzuteko eskatu nahi diete herritarrei. Hamar minutuko inkesta bat da, euskararen ezagutzaren, transmisioaren, erabileraren eta hari buruzko pertzepzio eta iritzien inguruko datu estatistikoak biltzeko.
Ikerketa honen bitartez, euskararen ezagutzaren, transmisioaren, erabileraren eta hari buruzko pertzepzio eta iritzien inguruko datu estatistikoak bildu nahi dituzte eskualdeko euskara zerbitzuek. Guztira 1.500 inkesta eginen dira Baztan-Bidasoa osoan.
Datu orokorrez gain, Baztango, Bortzirietako, Malerrekako eta eskualdeburuetako (Elizondo, Bera, Lesaka eta Doneztebe) datu xeheak jasotzea da helburua. Horretarako, «behar-beharrezkoa izanen da herritarren parte hartzea eta erantzun maila handia», jakinarazi du Euskara Zerbitzuek.