Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute Beran eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 14a

Iruñeko erailketa matxistaren kontra mobilizazioak deitu dituzte eta eskualdean ere karrikara aterako dira. 

Eraso matxistarik ez! Aski da! lelopean Leitzan gaur, asteartea, izanen da elkarretaratzea 18:00etan plazan. Beran, berriz, bihar, asteazkena, elkartuko dira 20:00etan, Kanttonberri karrikako plazatxoan. 

Igande goizaldean 37 urteko emakume bat hil zen Iruñeko Sanduzelai auzoan etxe bateko hirugarren solairutik erorita eta udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du emakume horrekiko zuen urruntze agindua urratzeagatik. 

Euskal Herrian aurten izandako hirugarren hilketa matxista da Iruñekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun