Osinalde Sariketako finalean kantatu dute Haira Aizpurua saratarrak eta Eki Mateorena leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 13a

Larunbatean jokatu zuten Gabirian Osinalde sariketako finala. Sei bertsolari aritu ziren kantuan, horien artean eskualdeko bi: Haira Aizpurua saratarra eta Eki Mateorena leitzarra. Maddi Agirre arabarrak irabazi zuen finala eta bigarren postuan Haira Aizpurua gelditu zen. Iaz ere postu hori lortu zuen Aizpuruak.

Bertsolari bakoitzak Osinalden hiru aldiz kantatzeko aukera izaten du. Mateorenak hirutan kantatu du dagoeneko, eta beraz aurtengoa izan du azken parte hartzea. Aizpuruak, berriz, bertze hirugarren aldi batez kantatzen ahalko du. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun