ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Errekako emakumeak ere eskubaloiko lauko finalean izanen dira

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 13a

Errekako emakumeek larunbatean Donezteben lortutako garaipenarekin matematikoki lauko finalerako sailkatzea lortu dute. Baztango BKTk bertze garaipen bat behar du horretarako.

Futbolean garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Doneztebe eta Baztan futbol taldeek

Aste Santuko atsedenaldiaren ondotik, berriz ere ligari ekin diote Nafarroako ligan ari diren eskualdeko futbol taldeek eta eskubaloiko talde nagusiek asteburu honetan. Futbolean, etxean lortutako garaipenarekin lehen maila autonomikoko lidergoa sendotu du Doneztebek eta dagoeneko hamaika puntuko aldea ateratzen die bigarren eta hirugarren sailkatuei, jokoan 18 puntu bakarrik gelditzen direnean. Iraultza ikaragarririk ez bada, mailaz igo ez ezik, txapeldun izanen dira doneztebarrak. Baztanek ere garaipen handia lortu zuen San Adrianen, markagailua irauli ondotik, Imanol Zokoren bi golekin. Seigarren dira baztandarrak, baina promozioko laugarren postuan dagoen Ilumberriren puntu kopuru berdinarekin eta igoera zuzena emanen lukeen bigarren posturik hiru puntura.

Eskubaloian, lauko finala Donezteben jokatuko dela segurtatuta, geldu egin zuten Errekako gizonezkoek txapeldunen faseko azken partidan. Errekako eta Baztango BKTko emakumeek, aldiz, garaipen garrantzitsuak lortu zituzten. Doneztebeko emakumeek matematikoki lauko finalerako sailkatzea lortu dute eta baztandarrek bertze garaipen aski izanen dute horretarako. Historikoa litzateke eskualdeko emakume seniorren bi taldeek lauko finala jokatzea!

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD San Adrian 1 - Baztan KE 2 (Imanol Zokoren golak)

Doneztebe FT 1 (Xabi Erasun) – CD Gares 0

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B 5 (Xuban Oskariz, Haritz Bidegain, Beñat Errok 2 eta Garikoitz Santesteban) – CD Lagun Artea, 3

Aurrera KE 1 (Joanes Oskoz) – Arga Ibaia KE 3

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Amaya 1 - Baztan KE B 2 (Iker Maritorena eta Julen Elizaintzin)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

Aurrera KE atsedena.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

CF Gazte Berriak Ansoain 1- Baztan KE 1 (Kattalin Muratori)

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CD Huarte 3 - Baztan KE A 3 (Izai Urrutiak 2 eta Josu Larraioz)

Nafarroako neska kadeteak

UCD Burlades 1 - Baztan KE 2 (Amaia Elorz eta Irati Galarregi)

FC Bidezarra 0 - Beti Gazte 3 (Haizea Arenas, Arhane Silveira eta Alazne Altxu)

CD Asdefor 0 - Aurrera KE 4 (Nuria Irujo, Alaia Martinikorena, Laida Maritorena eta Naiara Juanikorena)

Nafarroako neska infantilak kopan

Beti Kozkor 1 - Baztan KE 2 (Jennifer Moncada eta Ariane Alzuri)

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Cantolagua 32 - Erreka KE 28

Emakumeen ligan

Balonmano River Ega Senior 14 - BKT Baztango Kirol Taldea 40

Erreka KE 32 – Uharte 23

 

 

ERRUGBIA

Euskal liga sub-18 2. mailan

Envases RA Rioja 36 - Gabiria Txingudi-Baztan 26

Euskal liga sub-16

Txingudi-Baztan-Orereta 0 – Getxo RT 44

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun