Arkupeak elkarteak Lourdesera antolatu duen bidaian izen ematea heldu den astean izanen da

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 10a

Lourdesko santutegira joanen dira maiatzaren 28an. Argazkia: Père Igor, Wikimedia.

Maiatzaren 28an Lourdesko santutegira irteera antolatu du Arkupeak elkarteak. Irteerarako izen ematea heldu den astean egin beharko da. 

Maiatzaren 28an joanen dira Lourdesera. Autobusez joanen dira eta 12:00etan meza izanen dute. Ondotik, 14:00etan bazkaria eginen dute Florida hotelean. Bazkaltzeko zizka-mizka hotzak, oilasko errea patata eta entsaladarekin, fruitu gorrien tarta, ura, ardoa eta kafea izanen dituzte. Bazkalondoan, 16:30ean gaixoen prozesioa izanen da, eta hori bukatzean itzuliko dira etxera autobusean. 

Irteerak 50 euroko prezioa du eta izen ematean herrietako delegatuekin egin beharko da heldu den astelehenean, asteartean eta asteazkenean, apirilaren 13an, 14an eta 15ean. 

Elkarteak ohartarazi du komeni dela irteerara joaten direnek Europako Osasun Txartela eramatea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun