ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Hirugarren mailarako bidean azken txanpari ekinen diote Doneztebe eta Baztan futbol taldeek

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 10a

Doneztebe futbol taldea lider sendoa da Nafarroako maila autonomikoan. Bigarren sailkatua ere zuzenean igoko dela kontuan hartuz, zazpi partidaren faltan (21 puntu jokoan), 11 punturen aldea ateratzen dio hirugarren sailkatuari.

Azken zazpi partiden faltan, doneztebarrak maila autonomikoko lider sendo dira eta baztandarrek hurbil dituzte promozioko eta igoera zuzeneko postuak.

Aste Santuko atsedenaldiaren ondotik, berriz ere ligari ekinen diote Nafarroako ligan ari diren eskualdeko futbol taldeek eta eskubaloiko talde nagusiek asteburu honetan. Futbolean, etxean jokatuko du Doneztebek, lehen maila autonomikoko lidergoa sendotzeko asmoz eta erregionaleko Baztanek eta Aurrerak. Autonomikoko Baztanek, aldiz, San Adrianen jokatuko du, oraindik mailaz igateko aukerei eutsi nahirik. Zazpi partidaren faltan, hirugarren mailara zuzenean igateko hautagairik sendoena da Doneztebe (lehenbizikoa eta bigarrena igaten direla kontuan hartuz, 8 puntuko aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari eta 11 puntukoa hirugarrenari) eta Baztanek, zailagoa izan arren, oraindik baditu bere aukerak. Gipuzkoako ligan ari diren futbol taldeek, aldiz, asteburu bat gehiagoz luzatuko dute atsedena eta ez dute jardunaldirik izanen aste hondarrean. Hurrengo asteburuan ere, Real Sociedad taldeak jokatuko duen Espainiako Erregearen Kopako finala dela-eta, ez da futbol jardunaldirik izanen Gipuzkoan. Beraz, ia hilabete osoko geldialdia dute Gipuzkoan ari diren Berako eta Lesakako futbol taldeek. Errugbian, atseden izanen dute BRT Menditarrak eta Sarako Izarrako talde nagusiek, azken hauek apirilaren 19an Landetan jokatuko duten finalerdiari begira.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD San Adrian - Baztan KE, igandean 17:00etan San Adrianen.

Doneztebe FT – CD Gares, igandean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B – CD Lagun Artea, igandean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE – Arga Ibaia KE, larunbatean 18:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Amaya - Baztan KE B, larunbatean 16:30ean Iruñeko Amayan.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

Aurrera KE atsedena.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

CF Gazte Berriak Ansoain - Baztan KE, larunbatean 18:15ean Antsoainen.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CD Huarte - Baztan KE A, igandean 11:00etan Uharteko Aretan.

Nafarroako neska kadeteak

UCD Burlades - Baztan KE, larunbatean 15:30ean Erripagainan.

FC Bidezarra - Beti Gazte, larunbatean 12:30ean Noaingo Bidezarran.

CD Asdefor - Aurrera KE, larunbatean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Nafarroako neska infantilak kopan

Beti Kozkor - Baztan KE, igandean 18:00etan Lekunberriko Plazaolan.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak kopan

UD Mutilvera A - Beti Gazte A, igandean 11:00etan Arangurenen.

Gure Txokoa – CD Filial de Fundación CA Osasuna, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.

Baztan KE A – CD Huarte, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

Peña Sport FC - Baztan KE B, larunbatean 11:15ean Tafallako San Franciscon.

UCD Burlades - Beti Gazte B, larunbatean 13:30ean Erripagainan.

Nafarroako alebinak bigarren fasean

Beti Gazte A – CD Amigó B, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

SD Alsasua - Baztan KE A, larunbatean 12:30ean Altsasun.

Gure Txokoa A – CD Oberena C, igandean 11:30ean Berako Matzadan.

CD Ardoi F - Doneztebe FT B, igandean 11:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Doneztebe FT A – UD Mutilvera B, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

AD Mendillorri A - Aurrera KE B, igandean 12:00etan Iruñeko Soto Lezkairun.

Aurrera KE A – CD Ardoi E, larunbatean Leitzako Arkiskilen.

CD Amaya C - Beti Gazte B, igandean 11:30ean Iruñeko Amayan.

CD Lezkairu C - Baztan KE B, larunbatean 12:00etan Iruñeko Soto Lezkairun.

CD Agoiz B - Beti Gazte C, larunbatean Agoitzen.

Baztan KE C – CD Iruña B, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT C – CD Lezkairu E, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Lezkairu F - Gure Txokoa B, larubatean 12:00etan Iruñeko Soto Lezkairun.

Nafarroako benjaminak, bigarren fasean

Beti Gazte A atsedena.

Baztan KE B - Gure Txokoa A, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT A - Baztan KE A, ortziralean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Cantolagua - Erreka KE, larunbatean 18:00etan Zangozako Cantolagua pilotalekuan.

Emakumeen ligan

Balonmano River Ega Senior - BKT Baztango Kirol Taldea, larunbatean 11:00etan Andosillako kiroldegian.

Erreka KE – Uharte, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Euskal liga sub-18 2. mailan

Envases RA Rioja - Gabiria Txingudi-Baztan, larunbatean 12:45ean Logroñoko Pradoviejon.

Euskal liga sub-16

Txingudi-Baztan-Orereta – Getxo RT, larunbatean 15:00etan irungo Plaiaundin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun