Garazi Imaz eta Dunixe Alberro garaile Nafarroako Irekiko gazte mailako Izabako jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 7a

Garazi Imazek eta Dunixe Alberrok garaipena lortu zuten larunbatean Izaban, Joana Iratzoki eta Maria Cresporen kontrako partidan.

Emakume Master Cup Zirkuituko Nafarroako esku pilota Irekiko jardunaldia jokatu zen larunbatean Izabako Erminea pilotalekuan. Gazte mailako txapelketako lehian, lau pilotarietatik hiru eskualdekoak ziren. Garazi Imaz leitzarrak eta Dunixe Alberro iturendarrak 18-15 irabazi zieten Joana Iratzoki igantziarrari eta Maria Crespori.

Leitzarrak eta iturendarrak 18-15 irabazi zieten Joana Iratzoki igantziarrari eta Maria Crespori

Lehen mailako partidan ez zen halako berdintasunik izan eta Salsamendik eta Mendiburuk, joan den urteko Nafarroako Irekiko txapeldunek, 22-7 irabazi zieten Ibarrolari eta Capellani.

Mendiburu, Salsamendi, Capellan eta Ibarrola, Izaban. Urdinek 22-7 irabazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun