Solaslagunek mendi irteera eginen dute larunbat honetan Leurtzan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 1a

Leurtzako urtegietan bederatzi kilometroko buelta eginen dute. 

Euskaraz ari bidenabar, mendiaz gozatzeko hitzordua izanen dute solaslagunek larunbat honetan, apirilaren 4an. Leurtzako urtegietan bederatzi kilometroko buelta egiteko intentzioa dute. Horretarako, 09:00etan Doneztebeko Merkatu Plazako aparkalekuan geldituko dira, handik Leurtzara joateko. Taupa mugimenduak animatzeko deia egin du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun