Proba konbinatuetan, aitzineko igandeetan jokatutako lau jardunaldietan denborarik hoberena lortu duten lau taldeak ariko dira igandeko finalean.
- Kimuen kasuan: Basaburua, Andra Mari 1 eta 3 eta Berriozar A.
- Haurren kasuan: Basaburua, Andra Mari 1 eta 2 eta Antsoain.
- Kadeteen kasuan: Basaburua A eta B, Araxes eta Antsoain.
Sokatiran, berriz, borzgarren jardunaldia jokatuko dute igandean Iruritan, eta horren arabera banatuko dituzte sariak. Orain arteko lehia kontuan hartuta, haurren kategorian, Basaburua da liderra, 23,5 punturekin. Kategorietan, berriz, bigarrena da sailkapenean Basaburua, irabazlearengandik puntu batera (Basaburuak 21 puntu ditu).
Finala igandean, martxoaren 29an, Iruritako frontoian jokatuko dute, 11:00etan hasita