Belateko tuneleko lanak direla eta, aste honetan eta ondokoetan aldaketak aurreikusi dituzte trafikoan

Ttipi-Ttapa

Belateko tuneleko lanetan otsailean hartutako irudia.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Belateko tuneleko lanak direla eta, Irungo noranzkoan trafikoa errepide zaharretik bideratuko dute Arraiozko Benten eta Almandozko lotunearen artean; Iruñera joateko, berriz, ohiko bidetik joan beharko da, baina errei bakarra izanen da horretarako; bertzea itxia edukiko dute. Aldaketa hori bortz egunetan aurreikusi dute. 

Martxoaren 26an, 30ean eta 31n eta apirilaren 8an eta 9an eginen dute aldaketa, 08:00etatik 21:00etarako tartean. Hala «aurreikusi» du Nafarroako Gobernuak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun