Basaburuko kirolariek kategoria guzietan lortu dute Nafarroako Kirol Jokoetako finalera sailkatzea

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 24a

Nafarroako XXXIX. Kirol Jokoetako laugarren jardunaldia Arbizun jokatu zuten igandean, eta hala, igande honetan Iruritan jokatuko duten finaleko taldeak zein izanen diren erabakia gelditu da.

Kimuen maila

Proba konbinatuak

Lau jardunaldietan denborarik hoberena lortu duten lau taldeek finalerako txartela lortu dute: Etxarri Aranazko Andra Mari 1 eta 3k, Berriozar Ak eta Baztango Basaburua Ak. Kategoria honetan aritu dira igantzarrak, baina ez dira finalera sailkatu, ezta Basaburua B taldekoak ere.

Ordena honetan sailkatu dira:

  1. Andra Mari 1 (27.21)
  2. Berriozar A (27.29)
  3. Basaburua A (27.38)
  4. Andra Mari 3 (27.42)
  1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia Guztira
Berriozar A 06.38 07.10 06.37 07.04 27.29
Basaburua A 06.43 06.59 06.40 07.16 27.38
Andra Mari 1 06.46.09 06.56 06.34 07.05 27.21
Andra Mari 3 06.46.61 07.02 06.42 07.12 27.42
Araxes 06.50 07.12 06.31 07.24 27.57
Basaburua B 06.59 07.13 06.54 07.23 28.29
Andra Mari 2 07.01 07.19 06.52 07.30 28.42
Iñigo Aritza 2 07.03 07.15 07.01 07.31 28.50
Joakin Lizarraga B 07.06 07.10 06.55 07.18 28.29
Iñigo Aritza 1 07.11 07.24 06.54 07.44 29.13
Antsoain B 07.13.01 07.33 07.09 07.42 29.37
Igantzi 07.13.66 07.53 06.48 07.36 29.30
Berriozar B 0722 07.34 06.53 08.13 30.02
Antsoain C 07.27 07.26 07.08 07.54 29.55
Paz De Ziganda B 07.28 07.32 07.10 08.27 30.37
Paz De Ziganda A 07.31 07.19 07.23 07.46 29.59
Paz De Ziganda C 07.35 07.57 07.23 10.27 33.22
Antsoain A 07.38* 07.36 07.22 08.23 30.59
Joakin Lizarraga C 07.45 07.22 07.46 08.02 30.55
Antsoain D 07.47 07.23 07.15 08.10 30.35
Joakin Lizarraga A 08.18 07.50 07.31 07.54 31.33

 

Haurren maila

Proba konbinatuak

Lau jardunaldietan denborarik hoberena lortutako lau taldeek finalerako txartela lortu dute: Baztango Basaburuak, Etxarri Aranazko Andra Mari 1 eta 2k eta Antsoainek. Ordena honetan sailkatu dira:

  1. Basaburua (41.57)
  2. Andra Mari 2 (42.25)
  3. Antsoain (45.40)
  4. Andra Mari 1 (45.42)
  1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia Guztira
Basaburua 09.35 10.29 11.03 10.50 41.57
Andra Mari 2 10.04 10.13 11.23 10.45 42.25
Iñigo Aritza 10.11 12.20 10.54 12.50 46.15
Berriozar 10.37 11.21 11.50 15.58 49.46
Paz de Ziganda 11.22 13.42 11.04 11.27 47.35
Antsoain 11.41 10.37 11.27 11.55 45.40
Andra Mari 1 13.11 10.34 10.53 11.04 45.42

 

Kadeteen maila

Proba konbinatuak

Lau jardunaldietan denborarik hoberena lortu duten lau taldeek finalerako txartela lortu dute, eta horietatik bi Baztango Basaburukoak dira. Ordena honetan sailkatu dira:

  1. Basaburua B (42.15)
  2. Basaburua A (43.07)
  3. Araxes (44.48)
  4. Antsoain B (46.11)

 

  1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia Guztira
Basaburua B 10.02 0:10:33 10.21 11.19 42.15
Basaburua A 10.27 0:10:33 10.23 11.44 43.07
Araxes 10.52 0:11:28 11.00 11.28 44.48
Antsoain B 11.32 0:10:55 11.30 12.14 46.11
Antsoain A 11.36 0:12:08 11.57 13.20 49.01
Andra Mari 12.40 0:13:43 13.23 13.23 53.09
Berriozar 15.25 0:13:20 13.56 14.28 14.28

 

Sokatira

Haurren eta kadeteen kategorietan, sokatiran ere ari dira, eskualdekoen artean, Basaburukoak bakarrik. Sokatiran, bortz jardunaldi eginen dituzte liga sistema bidez eta, haurren kategorian, oraingoz, Basaburua da liderra. Kadeteetan, berriz, bigarren postuan dira. 

Haurrak 1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia 5. jardunaldia GUZTIRA
Basaburua 7 7 6 3,5   23,5
Andra Mari 2 6 5 4 5   20
Antsoain 5 4 2 1   12
Andra Mari 1 3,5 3 7 6,5   20
Berriozar 3,5 6 5 6,5   21
Iñigo Aritza 2 2 3 3,5   10,5
Paz De Ziganda 1 1 1 2   5
Kadeteak 1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia 5. jardunaldia GUZTIRA
Basaburua 6 6 4 5   21
Antsoain B 5 5 6 6   22
Berriozar 4 2 2 1   9
Iñigo Aritza 3 1 1 2   7
Antsoain A 2 3,5 3 3   11,5
Andra Mari 1 3,5 5 4   13,5
Finala igandean

Finala igandean, martxoaren 29an, Iruritako frontoian jokatuko dute, 11:00etan hasita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun