2026ko Oporrak Bakean programan harrera familia izateko epea luzatu du Saharaztanek

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 24a

Familia eskasia dela eta, apirilaren 10era arte eman daiteke izena

Udan Saharako haur errefuxiatuak etxean hartzeko programa antolatu dute bertze behin Nafarroa mailan, eta Baztan-Bidasoan ere horretarako aukera emanen du Saharaztan elkarteak. Urtarrilean hasi zuten aurtengo kanpaina eta «nahiz eta eskualdean familia berriak lortu, ez dira nahikoak errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren haurrei aukera eskaintzeko». Hori dela eta, apirilaren 10era arte luzatu dute izena emateko epea.

Elkarteak gogoratu duenez, «edozein familia egitura onartzen da: guraso bakarrak, haurrik gabeko bikoteak, haurrak edota nerabeak dituzten familiak… Esperientzia aberasgarria da, ez soilik beharretan diren milaka haurrendako,  baita harrera familia eta harrera herri garenondako ere».

Interesa dutenek eta informazio gehiago eskatu edo izena eman nahi dutenek hurrengo telefono zenbakiak dituzte eskuragarria: 659 55 30 14 (Baztan eta Xareta), 635 59 93 06 (Malerreka eta Bertizarana) eta 646 43 14 35 (Bortziriak). Eskualdetik kanpoko familiak, berriz, Nafarroako ANAS elkartearekin jar daitezke harremanetan 626 50 24 95 zenbakiaren bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun