Zubiriri kosta egin zaio partidan sartzea eta hori ongi aprobetxatu dute urdinek 4-8 aurreratzeko. Goikoetxeak ongi eutsi dio bikoteari eta Zubiri berotu denean behetik gora lehenengo jokoko markagailua irauli dute. 11-2ko partzialarekin 15-10 irabazi dute.
Bigarren jokoan Zubiri izan da erremontista onena. Ongi atera du eta Jabalera eta Aiestaran gainditu ditu, Oso seguru aritu dira Zubiri nahiz Goikoetxea eta hasieratik amaierara aurretik joan dira markagailuan, 7-1 aurreratu direnetik. Aiestaranek nahi baino akats gehiago egin ditu eta bikote serio baten aurka ezin izan dute partida berdindu.
Barrenetxeak eta Azpirozek irabazi Ezkurra II.ari eta Juaneneari
Larunbateko jaialdiko partida nagusian Barrenetxeak ezin hobeto jokatu du aurrelari moduan. Azpirozekin batera 2-0 lortu dute garaipena Josetxeo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Aritz Juanenea saldiastarraren kontra. Ederki okatu dute denek, baina hernaniarrak zortzi tanto egin ditu bai lehenengo jokoan, baita bigarrenean ere. Azpirozek akats gutxi egin ditu eta 15-14, 15-12 izan da azken markagailua.
Lehenengo aldiz Galarretan bi epaileak emakumeak izan dira. Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabalek gidatu dute jaialdia.