24. Korrika

Nork ibiliko du Korrikaren lekukoa eskualdean?

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 23a

Aresoarrak duela bi urteko Korrikan. Edizion honetan, gaur ibiliko da aresoarren eskuetan lekukoa.

Bihar goizaldean sartuko da 24. Korrika eskualdean, Beran barna, eta arratsaldean aterako da Senperetik. Ikusi albiste barrenean lekuko eramaileen zerrenda.

Oharra: Mugikorretik ari bazara, etzanda paratuta hobeki ikusiko duzu taula.

Aresoarrak eta leitzarrak gaur arratsaldean

Bertzalde, aitzineko edizioan ez bezala, aurtengoan Korrika ez da ez Leitzaldetik ez Urumealdetik pasatuko, eta hala, bertze txoko batzuetara mugitu dira edo mugituko dira. 

Aresoarrek, adibidez, bi kilometro hartu dituzte. Aresoko eragileek gaur, astelehena, 17:08an, Hiriberrin hartuko dute lekukoa eta Aresoko Udalak segidan, 17:11n. 

Leitzarrek ere gaur hartuko dute lekukoa. Leitzako Denok Bat guraso elkarteak, Erleta eskolak eta Itzaire haur eskolak 20:08an Azpirotz aldean hartuko dute lekukoa. Haiek Amazabal institutukoei eta Amazabal Guraso Elkarteari emanen diete (20:16). Segidan, Leitzako Abordatzera kuadrillak hartuko du euskararen aldeko lasterketa erraldoiko testigua (20:22) eta ondotik, Leitzako Udalak (20:29).

Beranduxeago, Leitzako Torraspapel lantegiko langileek hartuko dute, 21:14an, Atallutik Gipuzkoarako bidean. Eta horien ondotik, Leitzako Zirate kuadrillak, 21:26an. 

Goizuetarrak, berriz, dagoeneko ibili dira. Goizuetako Bardoak-ek, adibidez, ortziralean Nafarroako Pirinioetan egin zuen kilometroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun