Real Sociedad taldeak irabazi du Lesakan martxoaren 19an jokatutako alebin mailako futbol txapelketa

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 20a

Donostiako Real Sociedad eta Lesakako Beti Gazte taldeetako alebinak, ortzeguneko torneoaren finalaren ondotik.

Finalean etxeko Beti Gazte taldeari irabazi zion eta hirugarren posturako lehian, Doneztebe nagusitu zitzaion Gure Txokoari

Martxoaren 19ko besta eguna aprobetxatuz, alebin mailako futbol torneoa egin zuten Lesakako Mastegi futbol zelaian, Beti Gazte elkarteak antolatua. Ortzegun goizean, Beti Gaztekoekin batera, Baztan, Doneztebe, Gure Txokoa, Martutene eta Real Sociedad taldeko alebinak aritu ziren. Goizeko lau onenek arratsaldean jokatu zituzten finalerdietarako txartela lortu zuten eta Real Sociedad taldeak 3-1 irabazi zion Donezteberi eta Beti Gaztek 2-1 Gure Txokoari. Finalean, berriz, Real Sociedad taldeak 4-0 irabazi zion Beti Gazteri. Hirugarren posturako lehian, Doneztebe nagusitu zitzaion Gure Txokoari (3-1).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun