Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Futbolean, aldiz, 2026an etxean irabazi ezinik segitzen du Beti Gaztek martxoaren 19ko jardunaldiaren ondotik
Martxoaren 19ko besta eguna baliatuz jardunaldia izan dute eskualdeko kirol talde bakan batzuk. Futbolean, Gipuzkoako ohorezko mailan galdu egin zuen Beti Gaztek Mastegin Urolaren kontra eta 2026an etxean irabazi ezinik segitzen du. Zehazki, joan den urteko urriaren 26an lortu zuen etxeko azken garaipena. Eskubaloian, Errekako gizonezkoen txapeldunen faseko partida irabazi zuten ortzegunean Anaitasunaren kontra eta lauko finala Doneztebera ekartzetik garaipen bakarrera dago, hiru partida falta direnean.
FUTBOLA
Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (beraien atean) – Urola KE 3
Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan
Doneztebe FT A 4 (Oier Rekarte, Aimar Etxeberria, Mattin Inda eta Lukas Ezkurra) – CAD Irabia 0
Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 2 (Mara Aracues eta Oihana Nuñez)– Hondarribia 1
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.