ORTZEGUNEKO KIROL JARDUNALDIA

Lauko finala Doneztebera ekartzeko bertze urrats bat eman nahi du Errekak ortzeguneko partidan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 18a

Errekako gizonezkoak lauko finala Doneztebera ekartzeko bi garaipen gehiago behar dituzte lauko finala Doneztebera ekartzeko. Lau aukera dituzte horretarako, lehenbiziko ortzegun eguerdian Donezteben.

Martxoaren 19ko besta eguna baliatuz jardunaldia izanen dute eskualdeko kirol talde bakan batzuk. Futbolean, Gipuzkoako ohorezko mailan jardunaldia izanen da egun horrekin eta Beti Gaztek martxoaren 18an, asteazkenean 20:30ean jokatuko du Mastegin Urolaren kontra. Doneztebeko mutiko kadeteek eta Gure Txokoako eta Aurrerako neska kadeteek ere partida jokatuko dute ortzegunean. Eskubaloian, Errekako gizonezkoen txapeldunen faseko partida jokatuko dute ortzegun eguerdian Donezteben. Lau partida falta dituzte eta horietatik bi irabaztea aski izanen dute lauko finala Doneztebera ekartzeko.

FUTBOLA

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte – Urola KE, asteazkenean 20:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A – CAD Irabia, ortzegunean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Hondarribia, ortzegunean 16:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadeteak

CD Huarte - Aurrera KE, ortzegunean 12:30ean, Uharteko Aretan

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Erreka KE – Anaitasuna, ortzegunean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun