Martxoaren 17ko greba orokorra

Baztan-Bidasoko zahar egoitzetako langileek bat egin dute greba orokorrarekin

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 18a

Elizondo, Lesaka eta Berako zahar etxeetan elkarretaratzeak egin zituzten atzo, «zaintza lanak duintzeko» aldarrikapena erdigunean paratuz.

LABek adierazi duenez, «kontuan eduki behar dugu 1.500 euro azpitik dauden sektore zaurgarrienak gazteak, migratuak eta sektore feminizatuak direla, eta hor kokatzen gara zahar egoitzako langileak. Erraterako, Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmenik gabe segitzen dugu, eta horrek zaintza lan aunitz espainiar estatuko guttieneko soldataren arabera ahalbidetzen du, kasu honetan erresidentziako langileak are gehiago prekarizatuz. Zaintza lanak duindu arte borrokan segituko dugu!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun