Gaur, martxoak 17, eskualdeka antolatu dituzte goizeko lehendabiziko orduko hitzorduak:
Bortziriak
- 08:30ean elkarretaratzea eginen dute Zalaingo industrialdean. Alco enpresaren inguruan.
- 09:00etan autoak banatzeko elkartuko dira Botxoko aparkalekuan eta handik Oronozera joanen dira.
Malerreka
- 08:30ean kotxeekin itzulia eginen dute Donezteben Bordatxoko aparkalekuan hasita.
- 09:15ean berriz ere Botxon elkartuko dira handik Oronozera joateko.
Baztan
- 08:00etan kotxe itzulia eginen dute Baztanen gaztetxe atarian hasita.
Hitzordu bateratuak
Eskualdez eskualdeko hitzorduen ondotik, 09:30ean Oronoz-Mugairiko aparkalekuan elkartuko dira eta handik Iruñeko manifestaziora joanen dira autoz bata bertzearen gibeletik. Iruñean 12:30ean hasiko da manifestazioa Gaztelu plazan.
Eskualdeko hitzordu nagusia arratsaldean izanen da. 17:30ean eginen dute Baztan-Bidasoko manifestazioa 17:30ean Donezteben. Avia gasolindegian hasiko da mobilizazioa.