Mobilizatzeko beharra azpimarratuz eta Pentsio duina, bizi duina. Guttieneko pentsioa=Guttieneko soldata leloa aldarrikatuz hasi zuten ikasturtea Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. Eta halaxe segitzen dute. Hilabeteko hirugarren astelehenetan egiten duten hitzordua, Lesakan, Elizondon, Beran eta Donezteben, txandaka karrikara ateraz. Hain zuzen, martxoko elkarretaratzea Donezteben eginen dute, astelehenean, hilaren 16an. 12:00etan eskola aitzineko biribilgunean bilduko dira.