Alebin mailako futbol torneoa jokatuko dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 18a

Beti Gazteko eta Gure Txokoako alebinak, denboraldi honetan jokatutako partida batean. Ortzegunean Mastegin izanen dute hitzordua, Baztan, Doneztebe, Martutene eta Real Sociedad taldekoekin batera.

Martxoaren 19ko besta eguna aprobetxatuz, alebin mailako futbol torneoa antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Ortzegunean 10:00etatik hasita, Beti Gaztekoekin batera, Baztan, Doneztebe, Gure Txokoa, Martutene eta Real Sociedad taldeko alebinak ariko dira goizean.

Beti Gazteko jokalariekin batera, Baztan, Doneztebe, Gure Txokoa, Martutene eta Real Sociedad taldetakoak ari dira goiz eta arratsaldez

Ortzegun arratsaldean, berriz, 15:00etatik aitzinera, azken fasea jokatuko dute: finalerdiak, hirugarren eta laugarren posturako partida eta finala.

Adin honetako eskualdeko futbolariak konpetizioan futbol-8an ari badira ere, oraingoan zelai osoan ariko dira, hamaika hamaikaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun