Eskualdeko pilotariek txapel uzta polita lortu dute Zizur Nagusiko lau eta erdiko pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 10a

Zizur Nagusiko 30. lau eta erdiko pilota txapelketako finalistak sari banaketaren ondotik.

Aurrerako Ugartemendia (2010), Txarutako Braña (2011), Txarutako Iñarrea (2012) eta Aurrerako Aizagirre (2017) txapeldun izan dira eta Umore Onako Lujanbio (2015) eta Zubiri (2017) txapeldunorde.

Zizur Nagusiko lau eta erdiko pilota txapelketa entzutetsuaren 30. edizioko finalak jokatu zituzten martxoaren 7an. Hamahiru final jokatu zituzten eta horietatik bortzetan baziren eskualdeko pilotariak, sei denera. Horietatik lau txapeldun izan dira eta bi txapeldunorde.

2010ean jaiotako kadete mailako pilotarien finalean, Aurrerako Aiur Ugartemendia leitzarrak 18-16 irabazi zion Beti Onak taldeko Rekalderi.

Aurrerako Aiur Ugartemendia leitzarra txapeldun (kadete 2010).

2011n jaiotako kadete mailako pilotarien finalean, Txarutako Oihan Braña iruritarrak 18-6 irabazi zion Lapkeko Arrietari.

Txarutako Oihan Braña iruritarra txapeldun (kadete 2011).

2012an jaiotako infantil mailako pilotarien finalean, Txarutako Mikel Iñarrea iruritarrak 16-11 irabazi zion Gaztelekuko Gonzalezi.

Txarutako Mikel Iñarrea iruritarra txapeldun (infantil 2012).

2015ean jaiotako alebin mailako pilotarien finalean, Umore Onako Inar Lujanbiok 12-16 galdu zuen Sabaxitabidea elkarteko Etxeberriaren kontra.

Aurrerako Aizagirre txapeldun kategoria ttikienean (benjamin 2017).

Kategoria ttikienean, 2017an jaiotako benjamin mailako pilotarien finalean Aurrerako Aizagirre eta Umore Onako Aner Zubiri izan ziren aurrez aurre eta leitzarra 16-6 nagusitu zitzaion goizuetarrari.

Umore Onako Aner Zubiri (2017) eta Inar Lujanbio (2015) goizuetarrak txapeldunorde izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun