Elikagaien ekoizpenari bultzada emateko bilerak eginen dituzte Zubietan eta Lesakan aste honetan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 10a

Ortziralean Zubietan izanen da bilkura eta larunbatean Lesakan

Eskualdeko hainbat herritan bilkurak egin ditu Cederna Garalurrek Nekazaritzan eta elikagaien ekoizpenean aritzen direnen edo aritu nahiko luketenen egoera, interesak, nahiak eta beharrak entzuteko. Bilera horietan azkenak aste honetan eginen dituzte.

Ortziralean, martxoaren 13an,  Zubietan izanen da bilkura 18:00etan Herriko Etxean. Larunbatean, martxoaren 14an, berriz, Lesakako Herriko Etxean izanen da 10:00etan. 

Badira urte batzuk Cederna Garalur lanean ari dela, udalek bultzatuta, «Nafarroako Mendialdean eta Bertizarana-Bortziriak-Malerrekan tokiko elikadura sistema indartu nahian». Ekintza eta proiektu ugari egin dituzte gaiari buruz, «horietako batzuk elikagai ekoizpenari bultzada emateko helburuz. Izan ere, elikagaien ekoizpena tokiko elikadura sistemen oinarria da, eta arlo horretan ditugu erronka handienak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun