Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeetako finalak joan den larunbatean jokatu zituzten. Eskualdeko 52 bikotek lortua zuten Nafarroako eta Lapurdiko finaletara sailkatzea, eta horietatik zortzik lortu dute martxoaren 28an Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) jokatuko den final nazionalerako txartela. Euskal Herri osoko 128 muslari ariko dira guztira.
| Kanporaketa jokatutako herria | Parte hartzaileak |
|---|---|
| Leitza | Miguel Telletxea eta Ibon Elizalde |
| Erratzu | Joxe Migel Etxenike eta Mikel Lizarreta |
| Erratzu | Joseba Irigoien eta Dani Adanaz |
| Elizondo | Iker Heleta eta Josu Etxeberria |
| Igantzi | Patxi Loiarte eta Mikel Mendiburu |
| Amaiur | Xuban Bengoetxea eta Oihan Irigoien |
| Aniz | Unai Jauregi eta Jon Magirena |
| Oronoz-Mugairi | Benito Elizagoien eta Miguel Maritorena |
Sariak
50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan, eta hauek dira sari nagusiak:
- Txapeldunak: Zapela, garaikurra, 3.000 € eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat (*Karibera dena barne).
- Txapeldunordeak: Garaikurra, 1.500 € eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia (*Karibera dena barne).
- Hirugarren bikote sailkatua: 750 € eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
- Laugarren bikote sailkatua: 500 € eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
- Borzgarrenetik zortzigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 250 €.
- Bederatzigarrenetik hamaseigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 100 €.