Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren final laurdenetako hirugarren jardunaldia jokatuko dute martxoaren 7an, larunbatean 18:00etan hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Gogoratu behar da lehen fase honetako partida guztiak Donezteben jokatzekoak direla. Promozio mailan, Oses eta Agirrezabala, Xuban Iturregi iruritarraren eta Xuban Ilarregi oiztarraren kontra ariko dira eta lehen mailan, Zeberio II.a eta Barricart, Mikel Mikelarena oiztarraren eta Otanoren kontra.
Txapelketako jaialdi guztiak bezala, larunbatekoa ere ADANO elkartearen aldekoa izanen da.