Martxoak 8

Karrikara ateratzeko hamaika hitzordu martxoaren 8an

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 6a

Igandean izanen da martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Karrikara ateratzeko hamaika hitzordu antolatu dituzte eskualdean. Ikusi xehetasunak albiste barrenean.

Baztan: 

  • Martxoaren 6an: 
    • Elizondoko plazan elkarretaratze instituzionala eginen dute Elizondoko plazan 12:00etan Feminismoari esker... gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu lelopean.
    • Barneko zerbitzuak liburuaren aurkezpena Katixa Agirre idazlearekin 19:00etan Arizkunenean.
  • Martxoaren 7an: 
    • Gaztetxetik abiatuta poteoa 19:00etan. 21:00etan afaria. 
  • Martxoaren 8an: 
    • 12:30ean elkarretaratzea Elizondoko plazan Gorrotoak ez du inoiz inor askatu. Ordenaren kontra, desobedientzia transfeminista! lelopean. 
    • 15:30ean Sarako manifestaziora joateko hitzordua Elizondoko plazan. 15:40ean Ordokin geldituko dira. 
  • Martxoaren 11n eta 18an: 
    • Barrea eta komikotasuna lantzeko lantegia 17:30etik 19:30era Arizkunenean. Izen ematea 667 80 78 10 zenbakian edo kultura@baztan.eus helbidean.
  • Martxoaren 13an: 
    • Filipa balbina antzerkia. 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean. 
  • Martxoaren 26an: 
    • Laura Mintegirekin Akabo liburuaren aurkezpena eta solasaldia 19:00etan Arizkunenean. 

Bertizarana eta Malerreka: 

Doneztebe

  • Martxoaren 6an:
    • Elkarretaratze instituzionala Doneztebeko eskola pareko biribilgunean 12:00etan 
    • Feminismoari esker... gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu lelopean.
    •  Maylin ostatutik abiatuta, triki-bertso-poteoa Kattin Madariaga eta Alazne Untxalo bertsolariekin eta Ainhoa Organbide eta Iraide Agesta trikitilariekin.
  • Martxoaren 7an: 
    • Emakumezkoen Binakako Frontenis Txapelketa 08:00etan hasita Ezkurra frontoian. 
    • Mendi abesbatzaren kontzertu berezia 12:00etan eliz atarian. 
  • Martxoaren 8an: 
    • 10:00etan auzolan feminista eskolako patioan: gosaria, txapa tailerra, murala margotzea eta aperitifa. Sunbilla eta Doneztebeko batukada taldeek girotuta. 
    • 13:00etan Kotxe karabana Sarara Merkatu Plazatik hasita. 

Ezkurra 

  • Martxoaren 8an: 
    • 11:00etan mendi martxa. 14:00etan bazkaria eta 17:00etan Bularretik ehundutako aitortzak dokumentalaren emanaldia. 18:30ean merienda eta solasaldia dokumentaleko protagonistekin. 

Ituren

  • Martxoaren 6an:
    • 20:00etan herriko emakumeen mahai ingurua Herriko Etxeko ganbaran.

Bortziriak 

Arantza

  • Martxoaren 13an: 
    • WikiEmakumeok proiektuari buruzko dokumentala eta solasaldia Izaskun Madariaga eta Ana Erasun wikilariekin 19:00etan liburutegian. Genero arrakala digitala murriztea eta euskararen presentzia sarean areagotzea du helburu ekitaldiak.

Bera

  • Martxoaren 7an: 
    • Afari asiarra 20:00etan Katakun. Ondotik, 22:00etan pintxada feminista. Bildutako dirua Aroztegiko Elkartasun Komitearentzat izanen da. 
  • Martxoaren 8an: 
    • 10:00etan gosaria Frantxia Haltzuet Altzate olazan. Handik Sarara mendi martxa 11:00etan. 
    • 15:30ean kotxe karabana Sarara joateko Iamotenean. 
  • Martxoaren 14an: 
    •  Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa emanaldia 19:00etan Kultur Etxean. 
  • Martxoaren 15ean:
    • 12:30ean Mursego vs Skura Markus kontzertua izanen da Katakun. Ondotik, 14:30ean bazkaria eginen dute eta bildutako dira Aroztegiko Elkartasun Komitearentzat izanen da. 

Etxalar

  • Martxoaren 8an:
    • Sarako manifestazioarekin bat egin du Añarra talde feministak. Handik bueltan, 19:00etan, elkarretaratzea Etxalarko plazan. 

Igantzi

  • Martxoaren 8an: 
    • 09:00etan Bortzirietako Emakumeen* XVI. Mendi Itzulia frontoian hasita. 
    • 12:30ean elkarretaratzea.
    • 14:00etan bazkaria eta ondotik Sarako manifestaziora joanen dira. 

Lesaka

  • Martxoaren 7an: 
    • Elkarretaratzea Ez da zuen kontra, gure alde baizik lelopean. Ondotik poteoa eta 21:00etan emakume afaria. 
  • Martxoaren 8an: 
    • Saran eginen den Baztan-Bidasoko manifestaziora joateko kotxe karabana 15:15ean. <

Leitzaldea

  • Martxoaren 8an: 
    • 12:00etan Beste mundu bat feminismotik lelopean mobilizazioa. 
    • Bazkari autogestionatua Atekabeltzen 14:30ean. 
    • Hegan egiteko gogoa emanaldia Leitzako Herri Aretoan. Lehendabiziko pasea 19:00etan izanen da eta bigarrena 19:45ean. 

Xareta

Sara

  • Martxoaren 8an: 
    • Piknik parte hartzailea 13:00etati goiti pilota plazan. 
    • 15:00etatik goiti bote luze partidak
    • 16:30ean eskualdeko manifestazioa Saran Suharriaga parkean abiatuta. Bertze mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aitzinean: antolakuntza eta borroka lelopean. 

Zugarramurdi

  • Martxoaren 7an: 
    • Habia taldearen emanaldia 20:00etan museoan. 

 

Urdazubi

  • Martxoaren 8an:
    • Goizean trikitilariekin kalejira eta elkarretaratzea eginen dituzte. Sarako manifestaziora joateko deia egin dute arratsaldean. 
  • Martxoaren 14an:
    • Virginia Imazen eskutik Pronoia helduentzako antzerkia 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun