Basaburua bikain hasi da Nafarroako Kirol Jokoetan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 4a

Hasi dira Nafarroako XXXIX. Kirol Jokoak. Lehenbiziko jardunaldia igandean jokatu zuten Berriozarren. Fin ibili ziren Basaburuko kirolariak: Kimuetan, A taldea bigaren gelditu zen; haurren mailan, lehenbiziko izan zen eta kadeteetan lehenbiziko bi postuak Basaburuarentzat izan ziren. Sokatiran ere, bai haurretan, bai kadeteetan, Basaburua nagusitu zen. Igantzik kimuetan taldea atera du. 

Kimuen maila

Proba konbinatuak
  1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia Guztira
Berriozar A 06.38       06.38
Basaburua A 06.43       06.43
Andra Mari 1 06.46.09       06.46.09
Andra Mari 3 06.46.61       06.46.61
Araxes 06.50       06.50
Basaburua B 06.59       06.59
Andra Mari 2 07.01       07.01
Iñigo Aritza 2 07.03       07.03
Joakin Lizarraga B 07.06       07.06
Iñigo Aritza 1 07.11       07.11
Antsoain B 07.13.01       07.13.01
Igantzi 07.13.66       07.13.66
Berriozar B 0722       0722
Antsoain C 07.27       07.27
Paz De Ziganda B 07.28       07.28
Paz De Ziganda A 07.31       07.31
Paz De Ziganda C 07.35       07.35
Antsoain A 07.38*       07.38*
Joakin Lizarraga C 07.45       07.45
Antsoain D 07.47       07.47
Joakin Lizarraga A 08.18       08.18

Lau jardunaldietan denborarik hoberena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute.

Haurren maila

Proba konbinatuak
  1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia Guztira
Basaburua 09.35       09.35
Andra Mari 2 10.04       10.04
Iñigo Aritza 10.11       10.11
Berriozar 10.37       10.37
Paz de Ziganda 11.22       11.22
Antsoain 11.41       11.41
Andra Mari 1 13.11       13.11

Lau jardunaldietan denborarik hoberena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute.

Kadeteen maila

Proba konbinatuak
  1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia Guztira
Basaburua B 10.02       10.02
Basaburua A 10.27       10.27
Araxes 10.52       10.52
Antsoain B 11.32       11.32
Antsoain A 11.36       11.36
Andra Mari 12.40       12.40
Berriozar 15.25       15.25

Lau jardunaldietan denborarik hoberena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute.

Sokatira

Haurren eta kadeteen kategorietan, sokatiran ere ari dira, eskualdekoen artean, Basaburukoak bakarrik. Sokatiran, bortz jardunaldi eginen dituzte liga sistema bidez.

Haurrak 1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia 5. jardunaldia
Basaburua 7        
Andra Mari 2 6        
Antsoain 5        
Andra Mari 1 3,5        
Berriozar 3,5        
Iñigo Aritza 2        
Paz De Ziganda 1        
Kadeteak 1. jardunaldia 2. jardunaldia 3. jardunaldia 4. jardunaldia 5. jardunaldia
Basaburua 6        
Antsoain B 5        
Berriozar 4        
Iñigo Aritza 3        
Antsoain A 2        
Andra Mari 1        
Hurrengo jardunaldiak

Igande honetan, martxoaren 8an Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako frontoian (10:30) jokatuko dute bigarren jardunaldia; hirugarrena martxoaren 15ean Altsasuko Iortia plazan edo Burunda pilotalekuan izanen da, eguraldiaren arabera (10:30); eta laugarrena martxoaren 22an Arbizuko kiroldegian (10:30). Finala martxoaren 29an Baztanen eginen dute, oraindik zehaztu gabeko herrian (11:00).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun