Eskualdeko 109 emakumezkok egin dute Lilatoia

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 3a

36. aldiz Lilatoia egin zuten igande goizean Donostian. Giro eta eguraldi ederra lagun, denetara 5.554 emakumezkok bukatu zuten bortz kilometroko lasterketa, eta horien artean, TTIPI-TTAPAk hartzen duen eremuko 109k, joan den urtean baino 27 gehiagok. Ikusi albiste barrenean eskualdeko parte hartzaileen zerrenda. 

Eskualdeko lasterkarien artean, bortz kilometroko lasterketa osatzen bizkorrena Legasako Janire Uzkiaga Cervera izan zen. 21.24ko denbora behar izan zuen helmugara ailegatzeko, irabazleak baino 2.50 gehiago. Eskualdeko bigarrena Ana Petrirena Perez sunbildarra izan zen (24.55eko denbora) eta hurrengoa Lesakako hirukote hau izan zen: Maite Lataste Elizondo, Matixa Oteiza Goienetxe eta Ioar Oteiza Goienetxe (26.17ko denbora). 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun