Seigarren puntua lortu dute lehen mailako txapelketan, Gomez eta Agirre menperatuta
Promozio txapelketakop partida ere jokatu dute Ereñotzun. Gomezen ordez aritu den Crespok eta Sotilek 22-11 irabazi diete Sunbillako Iraide Iriarteri eta Ernagaren ordez aritu den Reyri.
Puntu garrantzitsua zuten elkarren kontrako lehian finalerdietarako txartelari begira. Lau pilotarien artean Gomezen ordezko lanetan ibili den Crespo nabarmendu da, partidu ona jokatu baitzuen, atzetik Sotilek bikain lagunduta. Urdinak saiatu diren arren gaur nagusi izan dira gorriak.