[ARGAZKIAK] Eskualdeko 52 bikotek lortu dute Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeetako finaletara sailkatzea

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 1a

Azaroan hasi eta otsailaren 21era arte, eskualdean 25 kanporaketa baino gehiago jokatu dituzte Euskal Herriko Mus Txapelketako herriz herriko fasean. Orain, zazpi herrialdeetako finalen txanda izanen da eta horiek martxoaren 7an eginen dituzte. Eskualdeko 52 bikotek lortu dute txartela. Ikusi zerrenda albiste barrenean. 

Eskualdeari begira, Lapurdiko finala Urruña-Pausuko  Xaia ostatuan izanen da, 15:00etan. Lapurdin guztira 159 bikotek parte hartu dute eta finalera 40 bikote sailkatu dira. Horietatik hamalauk lortuko dute final nazionalerako txartela. 

Nafarroa Garaiko finala Iruñeko Alde Zaharreko Arrano elkartean eginen dute, 08:30ean hasita. Nafarroa Garaian 1.031 bikotek parte hartu dute eta horietatik 171 ariko dira martxoaren 7ko finalean. Final nazionalera, berriz, 32 bikote sailkatuko dira.

Euskal Herriko finala martxoaren 28an Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) izanen da eta Euskal Herri osoko 128 muslari ariko dira.

Bikoteko partaideren batek ezin badu joan, bere ordezkoa joaten ahal da, betiere antolakuntzari aitzinetik jakinaraziz gero (idazkaritza@ehmus.eus edo Whatsapp/Telegram bidez 644 22 88 17 zenbakira). Zerrenda horretan aldaketak izaten ahal dira eta horiek izartxoarekin (*) adieraziko dituzte. Eta bikoteko bi partaideek ezin badute joan antolakuntzari jakinarazi beharko diote. Kasuz kasu aztertuko dute zer egin: «Hasiera batean eta aitzinetik adostu gabe, ez da onartuko sailkaturiko bikotea bertze bi pertsonek ordezkatzea. Herriko kanporaketan ordezko bikote bezala zehazturiko bikoteak parte hartzeko eskubidea izanen du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun