Xorrotx eta fin

Javier Ciga margolariaren bizitza eta lana ezagutzeko modua dago Iruñeko bihotzean

Xorroxin irratia 2026ko otsailaren 24a

Javier Ciga Echandi margolariaren ondareak badu etxea Iruñeko bihotzean. Ciga Fundazioak eta Iruñeko Udalak, Ciga Bilduma erakusketa iraunkorra inauguratu berri dute Pompelo kulturgune berrian, Memoriaren Txokoa izeneko atalean.

133 lan ikusgai daude bertan, bere bizitzan eta artista ibilbidean egindakoak, tartean bere bihotzeko Baztani lotuak. Ciga Fundazioaren zuzendaria den Pello Fernandez Oyaregui gure artean izan dugu goiz honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun