Lau modalitateko lasterketak egin zituzten: 21 kilometrokoa, hamalau kilometrokoa, hamaika kilometrokoa eta bortz kilometrokoa.
21 kilometroko lasterketan Ane Elzaurdia beratarrarentzat izan zen garaipena. 1.50.59ko denbora behar izan zuen 21 kilometroak osatzeko. Bigarren postua ere eskualdera etorri zen, Izaskun Bereau leitzarra sailkatu zen bigarren postuan 1.53.27ko denbora eginda.
Hamalau kilometroko proban hirugarren postua lortu zuen Manttaleko Haitz Telletxea beratarrak. 1.02.02 denborarekin. Proba horretan seigarren postua lortu zuen Oihan Pikabea Manttale taldeko beratarrak ere. 1.05.42ko denborarekin.
Lasterketa denetan egon ziren eskualdeko lasterkariak. Tartean, Manttaleko gaztetxo sail batek parte hartu zuten bortz eta hamaika kilometroko probetan.
