Lehen mailan txapeldun orde izan da Endika Santesteban zubietarra Tolosako pilota txapelketan
Lehen mailako finalean, aldiz, Intxurreko Muruak eta Irurtzungo klubean ari den Endika Santesteban zubietarrak 15-22 galdu zuten Oberenako Sarasibarren eta Balerdiren kontra. Senide eta lagun kuadrilla ederra joana zen Tolosara Santesteban babestera, baina ez zen aski izan txapela Zubietara eramateko.
Promesa mailan, Tolosako Perurenak eta Buruzgaingo Okiñenak 18-12 irabazi zieten Intxurreko Madinari eta Tolosako Castrori.