Muserako aukerak zabalduz, Igantziko Biltoki eta Sunbillako Ulibeltzak elkarteak elkarlanean hasi dira. Lehenbiziko aldiz, mus txapelketa antolatu dute. Parte hartzeko bikoteko kide bat behintzat elkarte bateko bazkidea izatea nahitaezkoa izanen da.
Martxoaren 6an egin dute lehenbiziko hitzordua, 21:30ean Ulibeltzak elkartean.