Igandeko jaialdian gazte mailako beste bi partida ere jokatu dira. Batean, Joana Iratzoki igantziarra aritu da. Maria Balerdirekin batera, 3-18 galdu zuen Amaiur Landaren eta Izaro Aizpuruaren kontra.
Binakako txapelketak jardunaldi bikoitza izango du hurrengo igandean, Bizkaiko Etxebarrin eta Gipuzkoako Asteasun. Gauzak gori-gori daude eta puntu bakoitzak gero eta garrantzi handiagoa du.