Arkupeko eskuz binakako pilota txapelketako lehen finalistak ezagutu dira

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 16a

Lau kategoriatako finalistak ezagun dituzte Lesakako txapelketan eta ortzegunean erabakiko da senior mailako finalean zein bikote izanen diren.

Inauterietako igandea izan dute Lesakan. Arratsaldean zakuzaharrak atera ziren, baina goizean, Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz hirugarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako hiru kategoriatako finalerdiak ere jokatu zituzten udal pilotalekuan. Donezteben ere jokatu zituzten jubenil mailako mutilen finalerdiak. Senior mailako finalerdiak, berriz, ortzegun honetan jokatuko dituzte Lesakan.



Lesakan, igandeko emaitzak

Benjaminak, finalerdiak

  • Miguel eta Marcilla (Atarrabia), 2 – Irurieta (Arkupe) eta Baleztena (Bortziriak), 18
  • Zubigarai eta Ziganda (Erreka), 1 – Otazo eta Igoa (Bortziriak), 18

Kadete mailako mutikoak, finalerdiak

  • Zufiria eta Garaikoetxea (Intxurre), 8 - Leiza eta Rekalde (Atarrabia), 18
  • Iparragirre eta Caballero (Eple), 18 – Arsuaga eta Zabala (Hernani), 15

Neskak, finalerdiak

  • Gastiain eta Gastiain (Abantzu), 16 - Iratzoki (Arkupe) eta Crespo (Ardoi), 18
  • Iriarte eta Rey (Ados), 18 - Lizarralde (Aloñamendi) eta Zabala (Mundarro), 5



Donezteben, igandeko emaitzak

Mutil jubenilak, finalerdiak

  • Etxaniz (Azkoitia) eta Artetxe (Ilunpe), 11 – Perez eta Elola (Lapke), 18
  • Landa eta Munduate (Tolosa-Aurrera), 18 – Otaegi eta Elola (Behar Zana), 14



Senior mailako finalerdiak ortzegunean Lesakan

Senior mailan, otsailaren 19an, ortzegunean 19:00etan hasita jokatuko dituzte bi finalerdiak Lesakako udal pilotalekuan

Seniorrak, finalerdiak

  • Iraeta eta Gorostidi (Tolosa-Aurrera) - Madina (Intxurre) eta Segurola (Gazteleku)
  • Ituarte (Atxondo) eta Goiburu (Lapke) - Galarza eta Garaño (Larraun)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun