Gizonezkoen 600 kilokoan zazpi talde ariko dira: Beti Gazte, Ibarra, Zuraide, Ñapurrak, Abadiño Txantrea eta Antsoain. Emakumeen 500 kilokoan ere zazpi talde ariko dira: Beti Gazte, Badaiotz, Txantrea, Ibarra, Abadiño. Antsoain eta Berriozar.
Azken bi jardunalditan hiru txapel banatuko dira
Goizuetako jardunaldiaren ondotik, otsailaren 21ean Abadiñon jokatuko dute gizonezkoen 600 kiloko finala eta emakumeen 500 kiloko bigarren jardunaldia. Otsailaren 28an Txantrean jokatuko den azken jardunaldian jokatuko da emakumeen 500 kiloko finala eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketa, jardunaldi bakarrean. 560 kiloko gizonezkoen txapelketan Beti Gazte, Ibarra, Zuraide, Ñapurrak, Abadiño eta Txantrea seguruak dira eta, beharbada, Antsoainek ere aurkeztuko du zortzikotea.