Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Berdintasun Zerbitzuek sustatua sortu da Eta eskualdeko gizonak zer? dinamika. Hamalau gizon apuntatu dira taldean eta urtarrilean elkartu ziren lehendabizikoz.
Hitzorduak larunbat goizetan egitekoak zituzten, baina, lehendabiziko saiora hurbildu ziren parte hartzaile guztien artean solastatua ortziralera aldatzea erabaki dute. Hala ortziraletan bilduko dira 16:30etik 19:30era. Hauek izanen dira hilabeteroko hitzorduak: otsailak 20, martxoak 13, apirilak 17, maiatzak 15 eta ekainak 19.
Ikastaroak 45 euroko prezioa du eta Donezteben elkartuko dira Nafar Lansareko bulegoetan.
Interesa dutenek oraindik parte hartzeko aukera dute. Horretarako honako zenbaki hauetara deitu behar da:
- Baztango Berdintasun Zerbitzua: (+34) 613 00 36 34
- Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua: (+34) 722 69 30 78
- Malerrekako eta Bertizaranako Berdintasun Zerbitzua: (+34) 621 12 06 20