[ARGAZKIAK] Euskal Herriko Mus Txapelketako hitzordu bakarra izanen da asteburuan: Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 13a

Joan den ortziralean, Sunbillako Ulibeltzak elkartean jokatutako kanporaketan, hemeretzi bikotek parte hartu zuten.

Euskal Herriko Mus Txapelketako herriz herriko kanporaketak bere bidea egiten ari dira. Asteburu honetan, Ezkurran egin dute hitzordua, eta ondoko asteburuan, azken kanporaketak jokatuko dituzte. 

Herriz herriko kanporaketak

Otsailak 15, igandea
  • Ezkurrako eskolan, 17:00etan. 
Otsailak 20, ortziralea
  • Aresoko Pake Toki elkartean, 19:00etan.
  • Amaiurko Gaztelu elkartean, 20:30ean. 
Otsailak 21, larunbata
  • Lekarozko elkartean, 16:00etan.
  • Anizko elkartean, 19:00etan.
  • Aresoko Larrea elkartean, 21:00etan.
  • Erratzuko elkartean, 21:00etan.

Orain arte sailkatutakoak

    • Elizondoko Intza ostatuan azaroaren 23an, 25 bikote aritu ziren, eta lau sailkatu dira Nafarroako finalera: Aritz Alunda-Garikoitz Larretxea, Iker Eleta-Josu Etxeberria, Aimar Rekarte-Uxue Rekarte eta Xabi Hertze-Eki Etxandi. Ordezko bikotea: Urlei Etxandi-Xuban Bugutzea.

    • Leitzako Torrean, ilbeltzaren 10ean jokatutako kanporaketan, hamabortz bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroako finalera: Aitor Makazaga-Jabier Rekondo eta Joxe Manuel Zabaleta Bordaberri-Ivan Vinagre. Ordezko bikotea: Karmen-Azpiroz-Joxe Migel Gonzalez.

Ilbeltzaren 10ean Leitzako Torrean. 

    • Berako Espidobaita elkartean, ilbeltzaren 11n jokatutako kanporaketan, hamabi bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroako finalera: Asier Calderon-Iñigo Martinez eta Jon Dozagarat-Aintzane Telleria.

Berako Espidobaita elkartean ilbeltzaren 11n.

    • Lesakako Arrano elkartean, ilbeltzaren 16an jokatu zuten kanporaketa. Hamasei bikotek parte hartu zuten, eta bi bikote sailkatu dira finalera: Mikel Mutuberria-Gorka Aranguren eta Josu Txoperena-Luken Urtxegi. Ordezko bikotea: Beñat Konde-Joel Gil.

    • Leitzako Gaztañaga tabernan, ilbetzaren 17an jokatu zuten kanporaketa. Hamazazpi bikote aritu ziren, eta hiru sailkatu dira Nafarroako finalera: Iñigo de Carlos-Antton Gomez, Goiuri Zabaleta-Cristobal Zabaleta eta Eden Gastearena-Mikel Olaetxea. Ordezko bikotea: Asier Barriola-Joriz Oiarzabal.

    • Lesakako Koxkila ostatuan ilbeltzaren 17an egin zuten kanporaketa. Hamar bikote aritu ziren, eta bat sailkatu da finalera: Ana Belen Dominguez-Julen Iturria. Ordezko bikotea: Kotte Etxepare-Alberto.
    • Zubietako Herriko Ostatuan, ilbeltzaren 18an aritu ziren. Zazpi bikote aritu ziren, eta batek lortu du finalera sailkatzea: Josetxo Elizalde-Jesus Santesteban. Ordezko bikotea: Leire Mariezkurrena-Arantxa Mariezkurrena.

Zubietako kanporaketa ilbeltzaren 18an.

    • Elizondo Amezti elkartean ilbeltzaren 18an aritu ziren. Hamahiru bikotek parte hartu zuten eta bi bikote sailkatu dira finalera: Jon Elizetxe-Hegoa Arrieta eta Mikel Garbalena- Aitor Jaen. Ordezko bikotea: Oier Zulaika-Laurentx Etxegoien.

    • Arraiozko Arizti elkartean ilbeltzaren 24an egin zuten hitzordua. 22 bikote animatu ziren eta hiru sailkatu dira Nafarroako finalera: Kottoño Bengoetxea-Xabi Karrikaburu, Jon Maiordomo-Paula Urrutia eta Garbiñe Elizegi-Enkarna Andueza. Ordezko bikotea: Franzisko Ariztia-Mikel Ariztia.

    • Arantzako Ekaitza Elkartean ilbeltzaren 30ean aritu ziren. Sei bikotek parte hartu zuten eta Dani Iparragirre eta Unai Iparragirre izan ziren irabazle. Beraz, haiek izanen dira Nafarroako finalera sailkatuak. Ordezko bikotea, berriz, Xabi Larretxea-Sonia Erasun.

Arantzako Ekaitza Elkartean jokatutako kanporaketako finalistak. 

    • Doneztebeko Bixen ostatuan ilbeltzaren 30ean aritu ziren. Hemezortzi bikotek eman zuten izena eta hiru sailkatu dira finalera: Borja Iturria-Josean Migelena, Jon Mitxelena-Axier Arozena eta Karmelo Rekarte-Juan Joxe Larunbe. Ordezko bikotea: Tomas Uterga-Natalia Rekarte eta Ramon Zestau-Alfonso Gerendiain.

    • Leitzako Landaberri tabernan, ilbeltzaren 31n aritu ziren. Hamabi bikotek eman zuten izena eta bi sailkatu dira finalera: Joxe Antonio Zabaleta- Jose Luis Larralde eta Migel Elizalde-Ibon Elizalde. Ordezko bikotea: Mikel Zabaleta-Juan Carlos Erbiti.

Leitzako Landaberri tabernan jokatutako kanporaketatik sailkatutakoak. 

    • Oronoz-Mugairiko Gaztelune elkartean, otsailaren 6an egin zuten hitzordua. Hamaika bikotek eman zuten izena eta sailkatutakoak Benito Elizagoien-Miguel Maritorena eta Mattin Apezetxea-Joseba Arizmendi izan ziren. Ordezko bikoteak: Juana Berro-Tere Berro eta Urki Gortari-Aroa Gortari.

    • Sunbillako Ulibeltzak elkartean otsailaren 6an aritu ziren. Hemeretzi bikotek eman zuten izena eta hiru sailkatu dira finalera: Josune Otxandorera Andiarena-Patxi Iturria Iparragirre, Koro Zelaieta Errandonea-Patxi Mariñelarena Uharriz eta Nieves Biurrarena Maia-Pattere Galtzagorri Bikondoa. Ordezko bikotea:

      Lourdes Indakoetxea Bazterrika-Estitxu Arretxea Rodriguez.

Sunbillako kanporaketako finalistak. 

    • Amaiurko Gaztelu elkartean, otsailaren 7an egin zuten kanporaketa. Hamasei bikotek eman zuten izena eta bi sailkatu dira finalera: Amaia Etxabe-Aritz Iturburua eta Xuban Bengoetxea-Oihan Irigoien. Ordezko bikoteak: Unai Urrutia-Beñat Etxebere eta Aritz Elizondo-Iker Iturburua.

    • Goizuetako Oxeguardan otsailaren 7an egin zuten mus kanporaketa. Hamabi bikotek parte hartu zuten eta bik lortu dute finalerako txartela: Oier Miranda-Jon Urdanpileta eta Unai Etxarri-Xuban Fernandez. Ordezko bikotea: Andoni Larralde-Iñaki Rodrigez.

Goizuetako kanporaketako protagonistak.

    • Leitzako Leitzarra tabernan hamabortz bikotek eman zuten izena otsailaren 7an jokatutako kanporaketan. Bi dira finalerako txartela lortu dutenak: Joritz Oiarzabal-Mikel Martinez eta Karmen Azpiroz-Karlos Sagastibeltza. Ordezko bikotea: Iñigo Zabaleta-Aintzane Oiarzabal

Leitzako Leitzarra tabernan jokatutako kanporaketako irabazleak. 

    • Senpereko Oxtikenean otsailaren 8an aritu ziren. Hamasei bikote aritu ziren musean, eta lau bikote sailkatu dira finalera: Fabrice Duperrou-Bixente Bereau, Joanes Salaberru-Matiu Hacala, Jean Marc Girbon-Jérome Pochelu eta Joana Haramburu - Txomin Hiriart-Urruti. Ordezko bikotea, berriz, Michel Errekart-Hiriart. 

Senperen jokatutako kanporaketako argazkia. 

Kanporaketa gehiago ere jokatu izan dituzte eskualdean, baina aipatutakoak TTIPI-TTAPAk jakin ahal izan dituen kanporaketetako emaitzak dira. Zure herriko kanporaketaren berri eman nahi baduzu, eta argazkiak bidali nahi badituzu, bidali Whatsappez edo Telegram bidez TTIPI-TTAPAko zenbakira (744 48 43 61) edo e-mailez (info@ttipi.eus). 

Herriz herriko txapelketak otsailaren 22ra arte jokatuko dira, zazpi herrialdeetako finalak martxoaren 7an izanen dira eta Euskal Herriko finala, martxoaren 28an Amasa-Villabonan Gipuzkoa). Euskal Herri osoko 128 muslari ariko dira.

Sariak

50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan, eta hauek dira sari nagusiak:

  • Txapeldunak: Zapela, garaikurra, 3.000 € eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat (*Karibera dena barne).
  • Txapeldunordeak: Garaikurra, 1.500 € eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia (*Karibera dena barne).
  • Hirugarren bikote sailkatua: 750 € eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • Laugarren bikote sailkatua: 500 € eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
  • Borzgarrenetik zortzigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 250 €.
  • Bederatzigarrenetik hamaseigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 100 €.
  • Herrialdeetako finaletan: zapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkariak eta afariak...
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun