Gizonezkoetan, proba honetan lehen aldiz parte hartu zuen Aimar Otxoteko Larrarte lesakarra nagusitu zen. Ordubete, 41 minutu eta 55 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Imanol Kañamares bigarren izan zen (1.42.26) eta Alvaro Jimenezek osatu zuen podiuma (1.43.34). Aipatzekoa da Joseba Lasarte beratarra 23. izan zela sailkapen orokorrean eta lehenbizikoa beteranoen B mailan (2.03.12).
Emakumezkoetan, berriz, Izaskun Bereau Urroz leitzarra izan zen bizkorrena. Bi ordu, 12 minutu eta 39 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta sei minutu baino gehiago atera zion bigarren izan zen Ainara Alcuazi (2.18.47) eta ia hamar minutukoa hirugarren izan zen Virginia Quellcari (2.22.02).