Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500€. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko leloa izanen du martxoaren 17rako deitutako greba orokorrak. Urtarrilean erregistratu zuten greba deialdia eta salatu zuten gutxieneko soldatari buruzko erabakiak Euskal Herritik «urrun» hartzen direla. Gaur egun Espainiako Gobernuak ezartzen du kopurua, eta kopuru bera da Bai Espainian eta baita Hego Euskal Herrian ere. «Hori oso urrun dago langileen eguneroko beharretatik eta bertako errealitate sozioekonomikotik».
Bada, greba antolatzeko bilkurak eginen dituzte sindikatuek heldu den astean. Astelehenean, otsailaren 9an, Baztango bilkura eginen dute Elizondoko Arizkunenean eta Bortzirietakoa Lesakako Arranon. Bi bilerak 19:00etan izanen dira.
Asteartean, otsailaren 10ean, berriz, Malerrekako bilkura izanen da Doneztebeko Herriko Ostatuan, hau ere 19:00etan.