Herriz herriko kanporaketak
Otsailak 6, ortziralea
- Oronoz-Mugairiko Gaztelune elkartea, 18:00etan.
- Sunbillako Ulibeltzak Elkartean, 21:30ean.
Otsailak 7, larunbata
- Leitzako Leitzarra tabernan, 16:00etan.
- Goizuetako Oxeguarda jatetxean, 16:00etan.
Otsailak 8, igandea
- Senpereko Oxtikenean, 14:00etan.
Otsailak 15, igandea
- Ezkurrako eskolan, 17:00etan.
Otsailak 20, ortziralea
- Amaiurko Gaztelu elkartean, 20:30ean.
Otsailak 21, larunbata
- Anizko elkartean, 19:00etan.
Orain arte sailkatutakoak
- Elizondoko Intza ostatuan azaroaren 23an, 25 bikote aritu ziren, eta lau sailkatu dira Nafarroako finalera: Aritz Alunda-Garikoitz Larretxea, Iker Eleta-Josu Etxeberria, Aimar Rekarte-Uxue Rekarte eta Xabi Hertze-Eki Etxandi. Ordezko bikotea: Urlei Etxandi-Xuban Bugutzea.
- Leitzako Torrean, ilbeltzaren 10ean jokatutako kanporaketan, hamabortz bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroako finalera: Aitor Makazaga-Jabier Rekondo eta Joxe Manuel Zabaleta Bordaberri-Ivan Vinagre. Ordezko bikotea: Karmen-Azpiroz-Joxe Migel Gonzalez.
- Berako Espidobaita elkartean, ilbeltzaren 11n jokatutako kanporaketan, hamabi bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroako finalera: Asier Calderon-Iñigo Martinez eta Jon Dozagarat-Aintzane Telleria.
-
-
Lesakako Arrano elkartean, ilbeltzaren 16an jokatu zuten kanporaketa. Hamasei bikotek parte hartu zuten, eta bi bikote sailkatu dira finalera: Mikel Mutuberria-Gorka Aranguren eta Josu Txoperena-Luken Urtxegi. Ordezko bikotea: Beñat Konde-Joel Gil.
- Leitzako Gaztañaga tabernan, ilbetzaren 17an jokatu zuten kanporaketa. Hamazazpi bikote aritu ziren, eta hiru sailkatu dira Nafarroako finalera: Iñigo de Carlos-Antton Gomez, Goiuri Zabaleta-Cristobal Zabaleta eta Eden Gastearena-Mikel Olaetxea. Ordezko bikotea: Asier Barriola-Joriz Oiarzabal.
- Lesakako Koxkila ostatuan ilbeltzaren 17an egin zuten kanporaketa. Hamar bikote aritu ziren, eta bat sailkatu da finalera: Ana Belen Dominguez-Julen Iturria. Ordezko bikotea: Kotte Etxepare-Alberto.
-
-
-
Zubietako Herriko Ostatuan, ilbeltzaren 18an aritu ziren. Zazpi bikote aritu ziren, eta batek lortu du finalera sailkatzea: Josetxo Elizalde-Jesus Santesteban. Ordezko bikotea: Leire Mariezkurrena-Arantxa Mariezkurrena.
-
-
- Elizondo Amezti elkartean ilbeltzaren 18an aritu ziren. Hamahiru bikotek parte hartu zuten eta bi bikote sailkatu dira finalera: Jon Elizetxe-Hegoa Arrieta eta Mikel Garbalena- Aitor Jaen. Ordezko bikotea: Oier Zulaika-Laurentx Etxegoien.
- Arraiozko Arizti elkartean ilbeltzaren 24an egin zuten hitzordua. 22 bikote animatu ziren eta hiru sailkatu dira Nafarroako finalera: Kottoño Bengoetxea-Xabi Karrikaburu, Jon Maiordomo-Paula Urrutia eta Garbiñe Elizegi-Enkarna Andueza. Ordezko bikotea: Franzisko Ariztia-Mikel Ariztia.
- Arantzako Ekaitza Elkartean ilbeltzaren 30ean aritu ziren. Sei bikotek parte hartu zuten eta Dani Iparragirre eta Unai Iparragirre izan ziren irabazle. Beraz, haiek izanen dira Nafarroako finalera sailkatuak. Ordezko bikotea, berriz, Xabi Larretxea-Sonia Erasun.
- Elizondo Amezti elkartean ilbeltzaren 18an aritu ziren. Hamahiru bikotek parte hartu zuten eta bi bikote sailkatu dira finalera: Jon Elizetxe-Hegoa Arrieta eta Mikel Garbalena- Aitor Jaen. Ordezko bikotea: Oier Zulaika-Laurentx Etxegoien.
-
- Leitzako Landaberri tabernan, ilbeltzaren 31n aritu ziren. Hamabi bikotek eman zuten izena eta bi sailkatu dira finalera: Joxe Antonio Zabaleta- Jose Luis Larralde eta Migel Elizalde-Ibon Elizalde. Ordezko bikotea: Mikel Zabaleta-Juan Carlos Erbiti.
Kanporaketa gehiago ere jokatu izan dituzte eskualdean, baina aipatutakoak TTIPI-TTAPAk jakin ahal izan dituen kanporaketetako emaitzak dira. Zure herriko kanporaketaren berri eman nahi baduzu, eta argazkiak bidali nahi badituzu, bidali Whatsappez edo Telegram bidez TTIPI-TTAPAko zenbakira (744 48 43 61) edo e-mailez (info@ttipi.eus).
Herriz herriko txapelketak otsailaren 22ra arte jokatuko dira, zazpi herrialdeetako finalak martxoaren 7an izanen dira eta Euskal Herriko finala, martxoaren 28an Amasa-Villabonan Gipuzkoa). Euskal Herri osoko 128 muslari ariko dira.
Sariak
50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan, eta hauek dira sari nagusiak:
- Txapeldunak: Zapela, garaikurra, 3.000 € eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat (*Karibera dena barne).
- Txapeldunordeak: Garaikurra, 1.500 € eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia (*Karibera dena barne).
- Hirugarren bikote sailkatua: 750 € eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
- Laugarren bikote sailkatua: 500 € eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
- Borzgarrenetik zortzigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 250 €.
- Bederatzigarrenetik hamaseigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 100 €.
- Herrialdeetako finaletan: zapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkariak eta afariak...
- Parte hartzaile bakoitzarentzat kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.




