Xorrotx eta fin

Mugaldeko Udaleku Ibiltariaren hirugarren edizioa izanen da uztailean

Xorroxin irratia 2026ko otsailaren 4a

Hirugarren aldiz, Mugaldeko Udalekua eginen da uztailean. Edizio hau Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, eta Saran akituko da, uztailaren 19an,  Oiartzunen eta Urruñan geldialdiak egin ondotik. Udalekua  14-15 urteko gazteei zuzendua da. Aitzineko edizioak nola joan ziren eta aurtengoa nolakoa izanen den jakiteko, Ttur Ttur Euskatzaleon Bilguneko Aitzol Perez de San Romanekin mintzatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun