Xorrotx eta fin

Kalitatezko Lanbide Heziketaren alde itxialdia egin dute bart arratsean Elizondo Lanbide Eskolan

Xorroxin irratia 2026ko otsailaren 4a

Elizondo Lanbide Eskolan itxialdia egin dute bart arratsean. Otsailaren 28an, manifestazioa izanen da Iruñean. Itxaso Estanga eta Iñigo Iturralde, Elizondo Lanbide Eskolako irakasleak, etorri zaizkigu irratiko estudiora.

Duela egun batzuk jaso genuen berri, Hezkuntza Departamentuak lanbide heziketako ikasleen enpresetako egonaldien kudeaketa errazteko tutoreentzat 300 orduko eskaintza berri baten proposamena mahai gainean jarri zuela. Baina hori ez da nahikoa. Urruti gelditzen da plan zaharreko orduak parekatzeko egoeratik. Kalitatezko lanbide heziketak behar dituen baliabide guztiak lortzeko mobilizazioekin segituko dute. 

Joan den azaro hasmentan ere, Hezkuntza Departamentuak lanbide heziketan dualaren kudeaketak eskatzen dituen beharrak asetzeko adinako baliabide ez dituelako eskaintzen, hiru greba egun eta hainbat mobilizazio egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun