Xorrotx eta fin

Zigor ekonomikoari aitzin egiteko diru bilketa kanpaina abiatu du Aroztegiko Elkartasun Komiteak

Xorroxin irratia 2026ko otsailaren 2a

"Ez dira 7, herri bat gara” elkartasun olatu horiak ez du etenik. Iruñean, 18.000 herritar baino gehiago bildu ginen iaz otsailaren lehenean: herri oso bat, Aroztegiko auzian epaituenganako elkartasunez eta zigorraren neurrigabekeria salatuz izan ginen. 

Iruñeko manifestazio nazionalaren urteurrenean, herritik eta herriarendako erantzuteko asmoz, Aroztegiko Elkartasun Komiteak diru bilketa kanpaina bat martxan paratu du. 70.000 euro biltzea dute helburu, zigor ekonomikoa eta epaiketako gastuak ordaintzeko. 

20 urte baino gehiago dira… bide luzea…

Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidea den Elurre Iriarte Bañez gurean izan dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun