Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea da Literatura Geraldiak programaren helburua. Ekimenaren barrenean literatur solasaldiak, errezitaldiak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak eginen dituzte.
Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Zerbitzuak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatu dute programa borzgarren urtez segidan eta hamazazpi saio antolatu dituzte aurtengo udaberrirako, iaz baino bortz gehiago. Horietatik zazpi TTIPI-TTAPA hartzen duen eremuan izanen dira.
- Martxoaren 11n Leitzako liburutegian Jon Artano idazle eta kazetaria izanen da Juana liburuaz mintzatzeko 18:30ean.
- Martxoaren 26an Amaiurko Otsondo gelan Laura Mintegi idazlearekin Akabo liburuari buruzko solasaldia eginen dute 18:30ean.
- Apirilaren 22an Arantzako liburutegian Puntonbobo liburuari buruzko solasaldia eginen dute Itxaso Martin idazlearekin 18:00etan.
- Apirilaren 22an Lesakako liburutegian Danele Sarriugarte idazlea izanen da Beste zerbait liburuaz solasean Lesakako liburutegian 18:00etan
- Apirilaren 22an Mikel Pagadizabal Goizuetako Tifanitxon izanen da Bisita liburuari buruz solasean 18:30ean.
- Apirilaren 23an Maddi Ane Txoperena lesakarra Zaldi bat liburua aurkezten izanen da Berako liburutegian 18:00etan.
- Maiatzaren 7an Eider Rodriguezekin Dena zulo bera zen liburuari buruz ariko dira Erratzuko lixutegian 18:30ean.
Eskualdetik kanpo ere hainbat hitzordu izanen dituzte Literatura Geraldiak ekimenaren barrenean:
- Martxoaren 3an Esne berriketan bertso saio literarioa Altsasuko Iortia kultur gunean 18:00etan. Uxue Alberdi gaiak ematen, Sarai Robles eta Miren Artetxe kantuan eta Amorante musikan.
- Martxoaren 6an Itxaro Bordarekin Euskal literatura, sexualitatea eta feminismoa hitzaldia Uharte Arakilgo udaletxean 18:00etan.
- Martxoaren 8an Leire Vargasen eta Jaime Nietoren Bizi sintetikoak emanaldia Arbizuko eskola zaharrean 18:00etan.
- Martxoaren 14an Imozko udaletxean Mundu zitalaren kontra aurkeztuko du Lizar Begoñak 11:0etan.
- Martxoaren 20an Akabo liburua aurkeztuko Laura Mintegi Ihabarko herriko etxean 18:00etan.
- Martxoaren 27an Bea Salaberri Etxarri Aranazko liburutegian izanen da Mesfida zaitez liburua aurkezten 19:00etan.
- Apirilaren 17an Mikel Pagadizabalek Bisita liburua aurkeztuko du Lakuntzako liburutegian 18:00etan.
- Apirilaren 21ean Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxean Akabo eleberria aurkeztuko du Laura Mintegik 18:00etan.
- Apirilaren 23an Larraintzarko zentro zibikoan Ehun zaldi trostan aurkeztuko du Ainhoa Urienek 19:00etan.