ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Lehen faseko partida guziak irabazita sailkatu da txapeldunen fasera Errekako gizonezkoen eskubaloi taldea

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 2a

Lehen faseko hamalau partidak irabazita sailkatu da txapeldunen fasera Errekako gizonezkoen eskubaloi taldea.

Futbol talde nagusien artean, erregionaleko Baztanek bakarrik lortu du garaipena, autonomikako Baztanek, Aurrerak eta Gure Txokoak berdindu eta Doneztebek eta Beti Gaztek galdu; errugbian, berriz ere lider izateko garaipen garbia lortu du Sarako Izarrak eta Donostian irabazi egin du BRT Menditarrak taldeak ere.

Ohikoa denez, denetariko kirol emaitzak utzi ditu urtarrila eta otsaila lotu dituen asteburuak. Albisterik onenak errugbian eta eskubaloian izan dira. Sarako Izarrak garaipen garbia lortu du Animainean eta berriz ere lider da. BRT Menditarrak taldeak ere garaipen ederra lortu du Donostian. Eskubaloian, partida guziak irabazita (hamalautik hamalau) akitu du lehen fasea Errekako gizonezkoen taldeak eta lider bezala ekinen diote txapeldunen faseari datorren astean. Errekako emakumeek ere lidergoa sendotu dute bigarren sailkatuari etxean irabazita. BKTko emakumeek gol bakarragatik galdu dute. Futbolean berri kaxkarragoak izan dira: talde nagusien artean, erregionaleko Baztanek bakarrik irabazi du. Autonomikako Baztanek, Aurrerak eta Gure Txokoak berdindu egin dute eta Doneztebek eta Beti Gaztek galdu. Doneztebek lider segitzen du, eta Beti Gaztek zortzi partida segidan darama irabazi gabe (bortz berdindu eta azken hiruak galdu).

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Lourdes 0 - Baztan KE 0

CD Lerines 2 - Doneztebe FT 1 (Txomin Omar)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Euskalduna Andoaindarra 2

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Beloso FC 1 - Baztan KE B 2 (Beñat Erro eta Iker Oteiza)

Aurrera KE 0 – UD Mutilvera C 0

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 0 – Antigua Luberri 0

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Baztan KE 2 (Mikel Sansiñena eta Gartxot Iribarren) - Doneztebe FT 1 (Aitor Baraibar)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 3 (Josu Larraiozek 2 eta Luhan Da Silva) – CD Asdefor C 0

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Urola 2 - Gure Txokoa 1 (Peio Morate)

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte 3 (Xabier Leiza, Alex Urrosolo eta Aimar Otxandorena) – Hondarribia B 2

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

SD Lagunak B 1 - Aurrera KE 0

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

CD Lourdes B 2 - Baztan KE 3 (Kattalin Muratorik 2 eta Lucia Baldanta)

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 0 – Rotxapea CD 3

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

FC Bidezarra 1 - Doneztebe FT A 7 (Aimar Gartxitorena, Mattin Indak 2, Mikel Urreaga, Iosu Aginaga, Aimar Etxeberria eta beraien atean)

UCD Burlades B 2 - Baztan KE B 3 (Urko Azkarraga eta Aiert Zelaietak 2)

Aurrera KE 2 (Tasio Lizarraga eta Hodei Sagastibeltza) - Doneztebe FT B 1 (Aratz Retegi)

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Touring KE 7 - Beti Gazte 1 (Enaitz Bereau)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Internacional CD 3 - Gure Txoko 4 (Ekhiotz Iratzokik 2 eta Markel Otxotekok 2)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 0 – Vasconia CD 1

Nafarroako neska kadeteak, bigarren fasean

Beti Gazte 2 (Alazne Altxu eta Olaia Etxarte) - Baztan KE 0

Aurrera KE 1 (Nuria Irujo) – CD Huarte 3

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Sporting de Herrera 0 - Gure Txokoa A 1 zirela bertan behera.

Beti Gazte 5 (Julen Castro, Oier Deskarga, Aratz Laka, Amets Madariaga eta Ioritz Iguzkiagirre) – Texas Lasartearra 3

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Pasaia KE B 3 - Gure Txokoa B 3 (Markel Huizik 2 eta Adur Arozena)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Vallede Egues B 1 - Baztan KE A 3 (Mikel Eraso, Urko Garmendia eta Iker Elizetxe)

Doneztebe FT 1 (Xanti Elizondo) – CAD Irabia 5

CD San Cernin B 6 - Aurrera KE 0

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B 5 (Oihan Unanua, Aimar Bengoetxeak 2, Joanes Bengoetxea eta Gaizka Azkarraga) – CD San Ignacio 1

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Anaitasuna CD 5 - Gure Txokoa 0

Nafarroako neska infantilak

CD Kirol Sport B 0 - Baztan KE 4 (Jennifer Moncadak 2, Jone Plaza eta Udane Iturralde)

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorren ligan

Erreka KE 38 – BM Loyola 22

Emakume seniorren ligan

Erreka KE 28 – BM Ardoi 25

BKT Baztango Kirol Taldea 24 – Replasa Beti-Onak 25

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea 22 – Anaitasuna A 31

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 34 – BM Loyola A 36

Mutil kadeteak ligan

CB Burlada 27 - Erreka KE 28

Neska kadeteak ligan

Atarrabia Beti-Onak C 27 - Baztango BKT A 23

Erreka KE 19 – Tangorri Valle de Egues 16

Neska infantilak ligan

UDC Txantrea 25 - Erreka KE 33

Aurrera KE A atsedena.

Baztango BKT 25 – Lekunberri Eskubaloia 18

Olatz Valle de Egues B 17 - Aurrera KE B 12

Mutiko infantilak ligan

Erreka KE 41 – Gorraitz Valle de Egues B 16

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra 25 – Ychoux 0

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

Atletico San Sebastian 13 - BRT Menditarrak 29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun