Jaialdia hasteko jokatuko den partidan, promesa mailan, June Urrutikoetxea eta Marta Gomez, Aiala Uriarteren eta June Berasaluzeren kontra ariko dira.
Emakumeen Master Cupeko eskuz binakako txapelketa nagusiak abiadura hartu du dagoeneko eta sailkapena argitu dezakeen jardunaldi bikoitza jokatuko dute igande honetan Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Jaialdi bikaina izango da 11:30ean hasita jokatuko dena. Eliteko bi partida jokatuko dituzte eta zortzi pilotarietatik hiru eskualdekoak izanen dira: Goiuri Zabaleta leitzarra eta Nahia Bertiz sunbildarra, bikote eginez, Aldairen eta Arrillagaren kontra ariko dira. Alize Sagardui gazte goizuetarrak eta Gamindek, berriz, Ruiz de Infante eta Mendizabal izanen dituzte arerio.
Jaialdia hasteko jokatuko den partidan, promesa mailan, June Urrutikoetxea eta Marta Gomez, Aiala Uriarteren eta June Berasaluzeren kontra ariko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.