Herriz herriko kanporaketak
Ilbeltzak 30, ortziralea
- Arantzako Ekaitza Elkartean, 19:00etan.
- Doneztebeko Bixen ostatuan, 21:30ean.
Ilbeltzak 31, larunbata
- Leitzako Landaberri tabernan, 16:00etan.
Otsailak 6, ortziralea
- Oronoz-Mugairiko Gaztelune elkartea, 18:00etan.
- Sunbillako Ulibeltzak Elkartean, 21:30ean.
Otsailak 7, larunbata
- Leitzako Leitzarra tabernan, 16:00etan.
- Goizuetako Oxeguarda jatetxean, 16:00etan.
Otsailak 8, igandea
- Senpereko Oxtikenean, 14:00etan.
Otsailak 15, igandea
- Ezkurrako eskolan, 17:00etan.
Otsailak 20, ortziralea
- Amaiurko Gaztelu elkartean, 20:30ean.
Otsailak 21, larunbata
- Anizko elkartean, 19:00etan.
Orain arte sailkatutakoak
- Elizondoko Intza ostatuan azaroaren 23an, 25 bikote aritu ziren, eta lau sailkatu dira Nafarroako finalera: Aritz Alunda-Garikoitz Larretxea, Iker Eleta-Josu Etxeberria, Aimar Rekarte-Uxue Rekarte eta Xabi Hertze-Eki Etxandi. Ordezko bikotea: Urlei Etxandi-Xuban Bugutzea.
- Leitzako Torrean, ilbeltzaren 10ean jokatutako kanporaketan, hamabortz bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroako finalera: Aitor Makazaga-Jabier Rekondo eta Joxe Manuel Zabaleta Bordaberri-Ivan Vinagre. Ordezko bikotea: Karmen-Azpiroz-Joxe Migel Gonzalez.
- Berako Espidobaita elkartean, ilbeltzaren 11n jokatutako kanporaketan, hamabi bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroako finalera: Asier Calderon-Iñigo Martinez eta Jon Dozagarat-Aintzane Telleria.
-
-
Lesakako Arrano elkartean, ilbeltzaren 16an jokatu zuten kanporaketa. Hamasei bikotek parte hartu zuten, eta bi bikote sailkatu dira finalera: Mikel Mutuberria-Gorka Aranguren eta Josu Txoperena-Luken Urtxegi. Ordezko bikotea: Beñat Konde-Joel Gil.
- Leitzako Gaztañaga tabernan, ilbetzaren 17an jokatu zuten kanporaketa. Hamazazpi bikote aritu ziren, eta hiru sailkatu dira Nafarroako finalera: Iñigo de Carlos-Antton Gomez, Goiuri Zabaleta-Cristobal Zabaleta eta Eden Gastearena-Mikel Olaetxea. Ordezko bikotea: Asier Barriola-Joriz Oiarzabal
-
-
-
Zubietako Herriko Ostatuan, ilbeltzaren 18an aritu ziren. Zazpi bikote aritu ziren, eta batek lortu du finalera sailkatzea: Josetxo Elizalde-Jesus Santesteban. Ordezko bikotea: Leire Mariezkurrena-Arantxa Mariezkurrena.
-
Kanporaketa gehiago ere jokatu izan dituzte eskualdean, baina aipatutakoak TTIPI-TTAPAk jakin ahal izan dituen kanporaketetako emaitzak dira. Zure herriko kanporaketaren berri eman nahi baduzu, eta argazkiak bidali nahi badituzu, bidali Whatsappez edo Telegram bidez TTIPI-TTAPAko zenbakira (744 48 43 61) edo e-mailez (info@ttipi.eus).
Herriz herriko txapelketak otsailaren 22ra arte jokatuko dira, zazpi herrialdeetako finalak martxoaren 7an izanen dira eta Euskal Herriko finala, martxoaren 28an Amasa-Villabonan Gipuzkoa). Euskal Herri osoko 128 muslari ariko dira.
Sariak
50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan, eta hauek dira sari nagusiak:
- Txapeldunak: Zapela, garaikurra, 3.000 € eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat (*Karibera dena barne).
- Txapeldunordeak: Garaikurra, 1.500 € eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia (*Karibera dena barne).
- Hirugarren bikote sailkatua: 750 € eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
- Laugarren bikote sailkatua: 500 € eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
- Borzgarrenetik zortzigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 250 €.
- Bederatzigarrenetik hamaseigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 100 €.
- Herrialdeetako finaletan: zapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkariak eta afariak...
- Parte hartzaile bakoitzarentzat kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.


