Baztango eta Bortzirietako bazkideek apirilaren 12tik 17ra eginen dute irteera eta Malerrekakoek eta Leitzaldekoek berriz, apirilaren 19tik 24ra. Datekin arazorik balego, izena ematerakoan jakinarazi beharko da.
Asturiasko hainbat leku bisitatuko dituzte bidaian: Gijon, Oviedo, Luarca, Cudillero, Covadonga, Europako Mendiak, Ribadesella, Llanes... Bidaiaren egunez eguneko egitaraua Arkupeak elkartearen 33. buletinean irakurri daiteke.
Bidaiarako izen ematea heldu den astelehenean eta asteartean egin beharko da, otsailaren 2an eta 3an Doneztebeko bulegora bertara joanez edo 948 45 08 78 eta 618 56 78 37 telefono zenbakietara deituta.